Ulertzen dugu garrantzitsua dela zure webguneetako estekak antolatuta, sailkatuta eta partekatzeko errazak izatea. Horregatik, gure helburua esteka luze eta konplexuak lotura labur eta dotore bihurtuko dituen tresna fidagarri eta irisgarri bat eskaintzea da. Hain zuzen ere, hori da labur.eus.
Egunerokoan erabilgarria izango zaizulakoan:
Oso erraza da:
Pertsona eta erakunde guztiei irekita dago, erabiltzaile bat sortu behar da besterik ez.
Bai horixe! Zifratze-teknologia erabiltzen dugu eta loturak egiaztatzen ditugu laburtutako gure URLen segurtasuna eta fidagarritasuna bermatzeko.
Segurtasuna bermatzeko eta bot-en erabilera desegokiaren aurka zerbitzua babesteko, kontu bat sortu behar da. Horrek aukera ematen digu benetako erabiltzaileak identifikatzen, estekak modu seguruagoan kudeatzeko eta tresna pertsonalizatuak eskaintzeko, hala nola estatistikak eta esteken pertsonalizazioa. Zure informazioa uneoro egongo da babestuta!
Bai, oinarrizko funtzionalitateak erabiltzeko ez da kuotarik ordaindu behar. Erabilera profesional bat emateko eta tresnari probetxu gehiago ateratzeko, ordea, Plan Profesionala sortu dugu. Ezagutu abantaila guztiak!
Plan Profesionalak zure estekaren domeinua pertsonalizatu eta kudeatzeko aukera emango dizu, zure marka indartuz:
Erabiltzaile profilean, goiko menuan eskuinean, esteka guztiak kudeatu ahal izango dituzu. Besteak beste, laburdura bakoitza gaitu eta desgaitu, ezabatu eta bukaerako helbide laburra editatu ahal izango duzu.
Adibidez: labur.eus/helbidelaburra
Bestelako pertsonalizazioa eman nahi badiozu, Plan Profesionalak laburdurak sortzeko zure domeinuak erabiltzeko aukera emango dizu.
Adibidez: niremarka.eus/helbidelaburra
Ez, estekek ez dute aldez aurretik zehaztutako mugaegunik, ezabatu nahi ez baduzu behintzat.
URL-ak laburtzeko labur.eus webgunea erabiltzeaz gain, helburu berdinerako tresna lagungarri batzuk jarri ditugu eskuragarri. Horien bidez, posiblea da URLak laburtzea Interneten nabigatzen ari zarela, labur.eus-era sartu beharrik gabe. Bi tresna mota dira: Firefox eta Google Chrome-erako Labur.eus plugina, eta WordPress-erako Labur plugina.
Hurrengo orrian informazio guztia topatuko duzu.
Labur.eus PuntuEus Fundazioaren, Iametzaren eta Dinahosting -en ekimen bat da, euskararen herriaren Interneti harrotasunez eskainia.
Galdera gehiago dituzu?
Bilatzen duzun erantzuna aurkitzen ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Zuri laguntzeko gaude hemen.