URL-ak laburtzeko labur.eus webgunea erabiltzeaz gain, helburu berdinerako tresna lagungarri batzuk jarri ditugu eskuragarri. Horien bidez, posiblea da URL helbideak laburtzea Interneten nabigatzen ari zarela, labur.eus-era sartu beharrik gabe. Bi tresna mota dira: Firefox eta Google Chrome-erako Labur.eus plugina, eta WordPress-erako Labur plugina.
Firefox eta Google Chrome arakatzaileetarako pluginak helbideak laburtzeko hainbat aukera eskaintzen dizkizu:
WordPress-erako Labur plugina zure WordPress webgunean instalatzen baduzu, artikulu berri bat sortzen duzunean webgunearen administrazio panelean artikulu horren URL laburtua eskuratu ahalko duzu. Helbide horiek zure labur.eus kontura lotzeko aukera ere edukiko duzu, edozein momentutan kontsultatu ahal izateko. WordPress-erako Labur pluginaren hasierako bertsioa Egoitz Gonzalez-ek garatua da eta Iametza-k egokitua labur.eus atari berrirako.
Tresna hauen inguruko informazio gehiago hemen topatu ahalko duzu.