Labur euskal komunitate digitalarentzako proiektua da, eta horregatik ez da ordaindu behar erabiltzeagatik. Hala ere, badakigu proiektu handienek funtzionalitate aurreratuagoak behar izan ditzaketela. Horregatik, bi plan eskaintzen ditugu:
Plan Profesionalarekin, zure laburdurak pertsonalizatzeko domeinu bat doan eskuratuko duzu. Kudeaketa-panelean nahi adina domeinu lotu ahal izango dituzu, zure marka indartu eta laburdurak erabat zure estilora egokitzeko. Adibidez: niremarka.eus/helbidea
Lehendik .EUS domeinu bat baduzu baina ez badiozu erabilerarik ematen, jarri gurekin harremanetan, eta zure domeinua Labur zerbitzuarekin lotzen lagunduko dizugu.
Jarraipena egin zure esteken errendimenduari denboran zehar. Ezagutu zenbat klik jasotzen dituzten, zein lekutatik egiten diren eta zein gailu erabiltzen diren.
Plan Profesionalarekin erregistratutako domeinuak automatikoki berrituko dira, zure pertsonalizatutako laburdurak etenik gabe aktibo mantentzeko eta zerbitzua etenik gabe jarrai dezan bermatzeko.
Integratu gure zerbitzua zure aplikazioetan edo automatizatu esteken kudeaketa erraz eta azkar. Erabili gure APIa zure lan-fluxuak optimizatzeko eta laburdurak sortzeko, kudeatzeko eta analizatzeko modu eraginkorrean.